Flotillako kideekin elkartasunez eta atxilotuak askatzeko eskatzeko elkarretaratzera deitu dute gaur, larunbata

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 23a

Loiuko aireportuan gaur flotillakoei Ertzaintza oldartu zaieneko irudi bat, bideo batetik aterata.

Global Sumud flotillako euskal delegazioko azken kideak gaur iritsi dira Loiuko aireportura, eta Ertzaintza oldartu egin zaie. Lau pertsona atxilotu dituzte. Hori salatzeko elkarretaratzera deitu du Urola erdiko Kontseilu Sozialistak gaur, larunbata, 19:00etan Azpeitiko plazan.

Gaur, larunbata, Global Sumud flotillako euskal delegazioko azken kideak iritsi dira Loiuko aireportura (Bizkaia). Ertzaintza oldartu egin zaie eta lau pertsona atxilotu dituzte, flotillako bi kide eta harrera egitera joandako beste bi. Gertaera horiek salatzeko, flotillakoei elkartasuna adierazteko eta atxilotuak askatzeko eskatzeko Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzera deitu du gaur, larunbata, 19:00etan, Azpeitiko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide