Pozoiek biodibertsitatean duten eragina aztertu dute Ekoetxean

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 24a

Ekintza txikiek edota kaltegabeak direla uste direnek, askotan biodibertsitatean nola eragiten duten aztertu dute Azpeitiko Ekoetxean egindako azken tailerreko partaideek.

Pozoiek biodibertsitatearentzako duten mehatxuen inguruko saioa egin zuten atzo goizean Azpeitiko Ekoetxean. Haurrek bahiz helduek parte hartu zuten atzoko tailerrean.

Atzoko saioan parte hartu zutenek ekintza txikiek nolako kaltea egiten duten ikusi zuten ingurua behatuta. Horrez gain, biodibertsitatearen garrantziaren inguruan ere jardun zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide