Odola emateko aukera izango da asteazkenean

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 25a

Odola emateko poltsak.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak asteazkenerako jarri du maiatzeko hitzordua. 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola ateratzeko aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Ohiko legez, aurrez txanda hartu beharko da.

Herritarrek odola emateko aukera izango dute etzi, asteazkenez, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak maiatzeko hitzordua jarri baitu etzirako. Horrenbestez, odola atera nahi duten herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean).

Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internet bidez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Herritarrei odola ematera animatzeko deia egin diete elkarteko kideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide