Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Txalintxoko Eguna ospatu zuten atzo dozenaka ume, gaztetxo eta helduek. 09:00etan abiatu ziren denak Azpeitiko plazatik, eta goiz buelta egin zuten Txalintxo tontorraren inguruetan barrena.
Aurten, gainera, Ikasberri ikastolarekin batu dituzte indarrak, eta 50 jai 50 tontor egitasmoaren parte izan da mendi irteera. Egitasmo horren helburua Gipuzkoako ikastola guztien artean egun berean 50 tontor egitea da, ikastola bakoitzak inguruan duen tontor edo gune berezi batera hurbilduz. Hori horrela, Txalintxoko eta Munoaundiko tontorretara euskararen, ikastolen eta Kilometroen aldeko aldarria eraman zuten irteeran parte hartu zutenek.