Zabaldu dute udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 25a

Lagun batzuk pilates egiten.

Uztailean eta irailean haurrentzako, gazteentzako nahiz helduentzako hainbat ikastaro eskainiko dituzte, hala nola igeriketa, zumba, total gazte, cycling, pilates, GAP, total training, TRX, mantenu gimnasia eta gimnasia. Ostiralera arte izango da izena emateko epea zabalik.

Udarako askotariko kirol eskaintza prestatu du Azpeitiko Udalak, eta gaurtik zabalik da ikastaroetan izena emateko epea. Haurrentzako, gazteentzako nahiz helduentzako igeriketa teknifikazioa eta hastapenak, zumba, total gazte, cycling, pilates, GAP, total training, TRX, mantenu gimnasia eta gimnasia saioak eskainiko dituzte uztailean eta ekainean. Eskaintzaren inguruko informazio guztia honako lotura honetan ikus daiteke.

Ikastaroetan hilabete bakar baterako edo bietarako eman ahal izango dute izena herritarrek; ostiralera arte izango da horretarako aukera. Izena emateko orriak igerilekuko harreran daude eskuragarri, eta eskaintzaren inguruko zalantzak argitu nahi dituztenek igerilekuko harrerara joan edo 943-81 41 21 telefono zenbakira deitu dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide