Elektrotxaranga txapelketako azken hitzordua bihar, Ostikdarekin eta Skapaierekin

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 29a

Sakatu! elektrotxarangako kideak joan zen zapatuan, Erdikalean. (Nerea Uranga)

19:00etan hasita, plazatik Perez Arregi plazatxora joango da Bizkaiko Ostikda taldea, eta alderantzizko bidea egingo du, segidan, Azpeitiko Skapaiek. Biharko emanaldiaren ostean, epaimahaiaren erabakiaren zain geldituko dira partaideak.

Euskal Herriko Elektrotxarangen Txapelketaren aurtengo edizioko azken hitzordua izango da bihar. 19:00etan hasita, plazatik Perez Arregi plazatxora joango da Bizkaiko Ostikda taldea, eta alderantzizko bidea egingo du, segidan, Azpeitiko Skapaiek. Bi talde horien emanaldiarekin bukatuko da aurtengo edizioa, eta epaimahaiaren esku geratuko da erabakia. 

Azpeitiko Udala Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) antolatzen dute txapelketa, eta aurten zazpi taldek parte hartu dute lehian. Aurtengoan, hiru sari banatuko dituzte lehen aldiz: irabazleak 5.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 2.000 euro eta hirugarrenak 1.000 euro. Elektrotxaranga irabazleak, gainera, saninazioetan herrian emanaldia eskaintzeko aukera izango du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide