Jendez goraino bete da Sanagustin Kaparrak eta Fito Skins taldeen kontzertuetan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 26a

Kaparrak taldearen kontzertua larunbatean Sanagustin kulturgunean. (Kulturaz.eus)

Sarrera denak agortu ziren larunbateko Kaparrak eta Fito Skins taldeen kontzertuetarako. Sanagustin kulturgunean bildutako herritarrek runba eta punk-rock doinuekin gozatu zuten.

Kaparrak eta Fito Skins taldeen kontzertuak izan ziren joan den larunbatean, 22:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Emanaldietarako sarrera guztiak agortuta zeuden aurrez, eta kulturgunea goraino bete zen jendez runba eta punk-rock doinuekin gozatzeko.

Bi taldeen kontzertuak bukatutakoan, Karapio eta Kanpax DJen saioak izan ziren.

Kontzertuko argazkiak Kulturaz kultur kooperatibak bere Flickr kontuan jarri ditu ikusgai.


Kaparrak eta Fito Skins taldeen larunbateko kontzertuan, Sanagustin kulturgunea beteta. (Kullturaz.eus)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide