Gorputza: ura gara esperientziaz gozatzeko aukera izango da igandean Azpeitiko Ekoetxean. Norbere gorputzean eta organoetan dagoen uraz hitz egingo du Zorione Mendezek, gizakiak urarekiko duen menpekotasunean sakonduz eta uraren banaketaren eta edangarria den uraren inguruko azalpenak emanez.
6 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako esperientzia da Ekoetxean 10:30ean hasi eta 12:30ak arte egingo dutena. Euskarazko saioa izango da, doakoa, baina aurrez izena eman beharko da Ekoetxearen webgunean.
Esperientzian parte hartzen dutenek, gainera, feltroa landu eta eskulanak ere egingo dituzte urak gorputzean duen funtzionamendua hobeto ulertzeko. Amaieran, bakoitzak bere hodeia egin eta etxera eramateko aukera izango du.