Xaguxatar bidea egiteko irteera antolatu du Baigerak

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 27a

Xaguxatar bidearen zati bat. (Ekoetxea)

Ekainaren 20rako antolatu dute irteera. Parte hartzaileak 09:00etan plazatik abiatuko dira, eta Xaguxatar bidea osatuko dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Baigera I tabernan. Izen ematea irekita dago jada. 

Ekainaren 20rako beste ibilaldi bat antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Xaguxatar bidea egingo dute oraingoan parte hartzaileek. 09:00etan jarri dute hitzordua Azpeitiko plazan, eta handik hasiko dute ibilaldia. Behin Xaguxatar bidea osatuta, Baigera I tabernan hamaiketakoa egingo dute. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 17a baino lehen , 10 euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide