Gaurko egunez duela 25 urte Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarrari buruzko liburu biografikoa kaleratu zuen Uztarria kultur koordinakundeak, Enekoitz Esnaola kazetariak idatzitakoa. Orduz geroztik, Uztarriak hainbat azpeitiarri buruzko biografia liburuak eta bestelako liburuak kaleratu zituen hainbat urtez. Honako loturan daude irakurgai horiek guztiak.
Joxe Takolori buruzko liburua eta beste hainbat kaleratu zituen Uztarriak koordinakunde zen sasoian. Honako hauek dira horiek:
- Joxe Takolo.
- Angel Otaegi.
- Imanol Elias.
- Patxi Altuna.
- Azpeitiko efemerideak.
- Azpeitiko mendi gida.
- Euskarazko prentsa eta Azpeitia.
- Loiolarik ez balitz.
- Otsobeltz.
- Urrestillako musika taldeak.
- Azpeitiarrak Espainiako Gerran.
- Oroitarri.
Eta segidan, beste lan batzuk ere argitaratu zituen Uztarriak:
- Urolaldeko bertso zaharrak bilduma (CD).
- Liburuxka txikiak: Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara 'Pio', Bernardo Aizpitarte 'Kabra', Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta eta Jose Luis Frantzesena.
- Erniarraitz bertsozale elkartearekin eta Natul euskara elkartearekin batera aterako liburuak: Errezildarren ateraldiak eta Azpeitiarrez natul.