Hondakin komertzialak lehenago jasoko dituzte bihar

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 26a

Hondakin komertzialentzako edukiontziak.

Eusko Jaurlaritzak bihar eta etzi alerta laranja aktibatuko du, tenperatura altu iraunkorregatik. Hori kontuan hartuta, Urola Erdiko Mankomunitateak 10:00etara aurreratu du hondakin komertzialen bilketa.

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja aktibatuko du bihar, asteazkena, eta etzi, osteguna, tenperatura altu iraunkorrengatik. Neurri hori kontuan hartuta, hondakin komertzialen bilketa 10:00etara aurreratuko du bihar Urola Erdiko Mankomunitateak.

Hondakinen bilketa ordua aurreratuta, beroagatik arrisku gehien dagoen orduetan biltzaileak kalean lanean ibiltzea saihestu nahi du mankomunitateak. "Momentuz hasieran aipatutako aldaketa hori bakarrik egongo da, baina, adi egotea gomendatzen dugu, datozen egunetan deitutako alerten arabera, beste zerbitzu batzuetan ere aldaketak egon daitezkeelako", ohartarazi du erakundeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide