Ilunpe pilota elkarteko Eneko Martija eta Mikel Sanchez palistek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako nagusien mailako finala jokatuko dute bihar, ostirala, Andoaingo Arrate pilotalekuan. Azpeitiko bikoteak etxean arituko diren Gazteleku pilota elkarteko Ibon Altuna eta Aritz Rekalde izango dituzte aurkari, 20:15ean hasita.
Maiatzean bertan ekin zioten txapelketari, eta guztira, hiru jardunaldiko lehen fasea jokatu dute Ilunpeko, Gaztelekuko eta Ordiziako Oiangu pilota elkarteetako ordezkariek. Andoaingoek jokatutako bi partidak irabazi dituzte; Ilunpekoek Ordiziakoen aurka irabazi zuten; eta Oiangukoek partidarik irabazi gabe agurtu dute txapelketa. Hori hala, hirukoteko bi onenen artean jokatuko dute finala. Lehen fasean, Altuna eta Rekalde 45-31 nagusitu ziren Martijaren eta Sanchezen aurka.