Herrian erroldatu diren herritarrei harrera egin die udalak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 28a

Hainbat herritar Nagore Alkorta alkatearen azalpenak antzuten atzo, udaletxeko ganbaran. (Azpeitiko Udala)

Udaletxeko ganbaran egin zuten atzo ongietorri saioa, eta 30 bat lagun elkartu ziren. Udalak herrira egokitzeko egin beharreko lehen urratsak errazteko eta herrian dauden baliabideen nahiz zerbitzuen inguruko informazioa emateko eskaintzen ditu saio horiek, aldian-aldian.

Udaleko ordezkariek ongietorria egin zieten atzo iazko azarotik apirilera bitartean Azpeitian erroldatu diren herritarrei. Udaletxeko ganbaran egin zuten saioa, eta 30 bat lagun elkartu ziren. Udalak herrira egokitzeko egin beharreko lehen urratsak errazteko eta herrian dauden baliabideen nahiz zerbitzuen inguruko informazioa emateko eskaintzen ditu harrera saioak, aldian-aldian.

Nagore Alkorta alkateak eman zizkien azalpenak hara joandakoei. Harez gain, hitza hartu zuten Udal Euskaltegiko nahiz Helduen Hezkuntza Zentroko kideek. Horiek bi gune horietan eskaintzen duten eskaintzari buruzko azalpenak eman zizkieten herritarrei.

Euskaraz egiten dituzte ongietorri saioak, itzulpen zerbitzua eskainita, herrira iritsi berriek euskarak Azpeitian duen garrantziaren berri izan dezaten, udalak azaldu duenez. Ordubete inguruko saioa egin zuten atzo, eta ondoren, mokadua egin zuten hara joandakoek.

Azpeitiko Udala 2024ko azaroan hasi zen harrera saioak egiten, eta ordutik, urtean ongietorri bat baino gehiago antolatzen ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide