Izarraizko Atea parkeko ur eremu berriko obrak, martxan

Maialen Etxaniz 2026ko maiatzaren 29a

Izarraizko Atea parkeko ur eremu berria jarriko duten lekua, obretan. (Maialen Etxaniz)

Txorroak, ur arkuak eta bestelako jolasak izango ditu eremu berriak. Obrak ekaina erdi alderako bukatzea aurreikusten du udalak. 

Uda sasoian, gero eta jende gehiagok jotzen du Izarraizko Atea parkera. Eguzki bila joaten dira batzuk, beste asko itzal bila, baina lekurik preziatuena ur txorroen espazioa da. Herritarren azken urteetako joera ikusita, ur eremua handitzeko obrak hasi ditu Azpeitiko Udalak, eta aurtengo udarako prest izango da. Zehazki, ekainaren erdira alderako lanak amaitzea aurreikusten du erakundeak. 

Txorroak ez ezik, jolaserako dozena inguru tramankulu jarriko dituzte hamasei metroko diametroko espazioan, ur arkuak eta jaurtigailuak barne. Horretarako, gaur egungo zelaiari zatitxo bat kentuko diote. Modu horretan, bi ur eremuak elkarren ondoan izango dira. 

Itxura honetakoak izango dira jarriko dituzten ur jolasak eta txorroak:

Ur eremu berriaren proiektua. (Azpeitiko Udalak utzitako irudiak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide