Ilunpe pilota elkarteko Eneko Martija eta Mikel Sanchez palistek ezin dute txapelik jantzi. Atzo iluntzean jokatu zuten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako nagusien mailako finala Andoaingo Arrate pilotalekuan. Hango Gazteleku pilota elkarteko Ibon Altuna eta Aritz Rekalde izan zituzten arerio, eta 45-39 nagusitu ziren etxekoak.