Skapaie bakarrik ibiliko da gaur Alde Zaharrean, elektrotxaranga lehiaketaren azken egunean

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 30a

Skapaie elektrotxaranga. (Guka)

Azken orduko arazoak tarteko, Ostikda elektrotxarangak bertan behera utzi du gaur arratsaldean Azpeitian egitekoa zen saioa.

Gaur, elektrotxaranga lehiaketaren azken egunean, bi talde beharrean, bakarra ibiliko da Alde Zaharrean. Azken orduko arazoak tarteko, Ostikdak bertan behera utzi du gaur arratsaldeko saioa; horrenbestez, Skapaie bakarrik ibiliko da, 20:00etan Perez Arregi plazatik abiatuta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide