Errezilgo Ezama-Enea baserria bisitatzeko aukera izan dute hainbat herritarrek gaur goizean. Heldu nahiz haur, dozenatik gora lagun joan dira Elikaguneak eta Azpeitiko Udalak antolatutako bisita gidatua egitera, eta horiek, besteak beste, baserri horretako ukuilua nahiz han egiten dituzten Urraki esnekien ekoizpena bertatik bertara ikusi ahal izan dute. Gainera, produktuak dastatzeko parada ere izan dituzte.