Gaur arratsaldean hasi dira Trinitate jaiak ospatzen Nuarben. 16:00etan txupinazoa botata, sokamuturra izan da 18:30 aldera arte, eta gero, kantu jirakoak arduratu dira giroa alaitzeaz. Izan ere, hainbat kantu abestuz jardun dute poteoan; herritar ugari izan dira bi ekitaldietan. Ondoren bingoa egin dute, eta segidan, herri afaria. Xaribari taldearen kontzertuarekin biribilduko dute eguna.
Bihar segituko dute festek. Hain zuzen ere, meza ostean, Ilunpe pilota elkartekoen partidak izango dira, eta segidan, Jose Mari Orbegozoren dantza eskolako ikasleen emanaldia. Eguerdia igarota, 17:00etan puzgarriez gozatu ahal izango dute herritarrek, eta gero, Julen magoaren ikuskizunaz. Afaria ere egingo dute, eta Izerrekin eta Alabierrekin erromeria ere bai.
Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:
Maiatzak 31, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 11:30. Ilunpeko gazteen pilota partidak.
- 13:00. Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolaren emanaldia eta luntxa.
- 17:00-19:00. Puzgarriak.
- 19:00. Julen Magoaren Xinesteziña ikuskizuna.
- Jarraian, afal aurretik eta afal ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.
Ekainak 1, astelehena
- 17:00. Umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada.
- 21:30. Laja eta Narbaizarekin erromeria.