Ikasturtean zehar ondutako antzezlana jendaurrera eraman dute Ikasberriko Antzerki Eskolako ikasleek

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 31

Antzerki eskolako ikasleak Idoia Uranga irakaslearekin Soreasuko agerokian, atzo. (Utzitakoa)

Eskolako ikasleek Soreasu antzokian egin zuten atzo antzezlana, hainbat lagunen aurrean. Idoia Uranga izan dute irakasle bukatzear den ikasturtean.

Ikasberri ikastolako Antzerki Eskolako gaztetxoek ikasturtean zehar landutako antzerki obra taularatu zuten atzo Soreasu antzokian. Hainbat lagunen aurrean jardun zuten ikasleek hilabetez hilabete prestatu duten obra egiten. Idoia Uranga antzerki irakasleak gidatu du aurtengo eskola, eta atzo, emanaldiaren ostean, ikasleak nahiz irakaslea, denak igo ziren agertokira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide