Hainbat familiak parte hartu zuten atzo Ekoetxean egindako buztin tailerrean. Gure lurzoruak eskuz lantzen izena eman zioten saioari, eta Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) kideek buztina lantzen lagundu zieten Egibar baserrira joandakoei. Hain zuzen ere, Ekoetxearen atarian jardun zuten herritarrek buztina lantzen, eta sormen tailerrean egindako eskulanak etxera eraman ahal izan zituzten horiek.
(Argazkiak: Ekoetxea)