Giro jatorrean ospatu dute Xoxoteko Eguna

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 1a

Meza, lore eskaintza, paella jana, domina banaketa eta musika, urteroko osagaiak izan ditu aurtengo Xoxoteko Egunak ere. Ospakizunak erakarrita eta eguraldi atsegina lagun, jende ugari igo da tontorrera.

Maiatzeko azken igandearekin, mendizaleek Xoxoteko Eguna ospatu zuten atzo. Urtero bezala, Lagun Onak mendi bazkunako kideak arduratu ziren eguneko egitaraua prestatzeaz, eta herritarrek ondo erantzun zieten haiek egindako deiari, eguraldi atsegina lagun, dozenaka izan baitziren goizean tontorrera arteko bidea egin zuten herritarrak. 

Behin goian, 12:00etan meza izan zen, 12:45ean lore eskaintza egin zuten, eta horren ostean, paella jana, aterpean. Eguna borobiltzeko, eta urteroko ohiturari eutsita, mendizale elkarteak dominak eta opariak ere banatu zituen gaztetxoen artean. Hori guztia musikaz girotzen txalapartariak, txistulariak eta trikitilariak aritu ziren egun guztian, eta "giro jatorra" sortu zela nabarmendu dute antolatzaileek. 

(Argazkiak: Lagun Onak mendi bazkuna)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide