Azkoitiko Hike Eizan! lantaldeak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen duten V. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa irabazi dute Oier Etxeberri eta Nahikari Campos azpeitiarrek. Aurrenekoak helduen mailan lortu du sari nagusia Kare bizia bertso sortagatik, eta Campos haurren kategorian nagusitu da, Berdintasuna izeneko lanari esker.
Irabazleek hilaren 25ean jasoko dituzte sariak, Hika bertso saioan. Elkargunean izango da hitzordua, 19:00etan, eta sari banaketa ekitaldia egiteaz gain, Nerea Elustondok, Andoni Egañak, Agin Laburuk eta Aner Peritzek abestuko dute saioan.