Alaitz Olaizolari aitortza egin diote Ene Kantaken emanaldiaren bukaeran

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 1a

Alaitz Olaizola, atzo arratsaldean, Soreasu antzokiko oholtzan, lore sorta eskuetan zuela. (Kulturaz)

Bisonte mastodontearen bila ikuskizunaren azken emanaldia izan da Azpeitikoa, eta Alaitz Olaizola azpeitiarrak egindakoa da ikuskizun horren gidoia.

Atzo arratsaldean Ene Kantak taldeak Bisonte mastodontearen bila ikuskizunaren azken emanaldia egin zuen Azpeitiko Soreasu antzokian, eta saioaren bukaeran aitortza egin zioten Alaitz Olaizola antzerkigile azpeitiarrari, berea baita ikuskizunaren gidoia. Olaizolak sortutako haurrentzako antzezlanak Nerea Urbizuk idatzitako izen bereko liburuan du oinarria.

Ene Kantak taldeak duela hamalau hilabete estreinatu zuen Bisonte mastodontearen bila ikuskizuna, eta harrezkero 40 emanaldi baino gehiago egin dituzte, eta 30.000 sarrera baino gehiago saldu.

Kulturazen artxibategi digitalean ikusgai daude atzoko emanaldiko argazki gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide