Urtero bezala, aurten ere Iruñeko sanferminetara irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uztailaren 9rako. Egun-pasa horretarako izen ematea bihar, asteartea, zabalduko dute eta uztailaren 8ra arte eman ahalko da izena.
Bi aukera egongo dira izena ematerakoan: bata, autobuseko joan-etorriaren 20 euro ordainduta, eta bestea, autobuseko joan-etorria eta Uslaer jatetxeko bazkaria 40 euro ordainduta. Bazkaria 14:00etan izango da.