Udal igerilekuan eragina izango du biharko udal langileen grebak

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 3a

Azpeitiko udal igerilekua.

Barruko igerilekua itxita egongo da bihar eta igerilekuko eraikineko ikastaroak bertan behera geratuko dira. Kanpoko igerilekua irekita egongo da.

Bihar, osteguna, udal langileen grebak eragina izango du udal igerilekuaren eraikineko jardueretan. Udalak aurreratu duenez, udal igerilekuak ez du ohiko funtzionamendua izango. Alegia, barruko igerilekua itxita egongo da, eta igerilekuko eraikinean ematen diren ikastaroak ere bertan behera geratuko dira. Kanpoko igerilekua irekita egongo da.

Astelehenetik itxita dago, igerilekuko kiroldegia makinak aldatzen ari direlako. Berez lan horiek ostiralerako ziren bukatzekoak, baina lanak luzatu direlako, larunbatean zabalduko dute berriro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide