'Garen piztiaz beste' liburua aurkeztuko dute bihar Emakumeen Txokoan

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 3a

Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi, 'Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburua aurkezten. (Iratzar fundazioa)

Elene Lopetegik eta Iñi Etxezarretak Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburuaren egileek solasaldia eskainiko dute bihar, osteguna, 18:30ean, Emakumeen Txokoan. 

Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburua aurkeztuko dute Elene Lopetegik eta Iñi Etxezarretak bihar, osteguna, Emakumeen Txokoan. 18:30ean hasiko da Astindu Armayuek eta Emakume Txokoak antolatutako solasaldia.

Liburuaren egileek azaldu dutenez, "Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso ditugu argitalpenean, Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide