Astindu Armayuek taldeak antolatuta, Garen piztiaz beste liburua aurkeztu zuten atzo, osteguna, Emakumeen Txokoan. Hain zuzen ere, bertan izan ziren Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi lanaren egileak, eta liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten saiorako elkartu ziren hainbat lagunen aurrean. "Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?", galderari erantzuteko ahalegina egiten du liburuak, eta gai horren ertzak jorratu zituzten. Liburuaren egileek azaldu dutenez, "Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak" jaso dituzte argitalpenean, "Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik".
Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta, liburua aurkezten. (Astindu Armayuek)