Sanjuandegiko festak 2026

Barraken eguna eta mus txapelketa gozagarri Sanjuandegin

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 5a

Kantujira, pintxo-potea, mus txapelketa eta kontzertuak izan dira ostegun arratsaldez. Musean, Dani Garciak eta Aingeru Senperenak jantzi dute txapela. Gaur arratsaldean hasiko dira festak ofizialki.

Orduak besterik ez dira gelditzen Mantangorriren jaitsierarako, baina Sanjuandegin egunak daramatzate festa giroan murgilduta. Atzo, osteguna, kantujira, pintxo-potea, mus txapelketa eta kontzertuak izan ziren han, baita umeentzako barraken eguna ere. Ekintza horiek guztietara bertaratu ziren herritarrek gozatua hartu zuten. 

Mus txapelketan dozenaka bikotek parte hartu zuten, eta lehia guztiak jokatzean sari banaketa ekitaldia egin zuten. Dagoeneko aski ezaguna den Dani Garciak jantzi zuen txapela, Aingeru Senperenarekin batera. Mus txapelketa hasi zen ordu berean izan ziren Jim Clark eta Garoa tabernen atarian Edu Zardoya eta Mala Ruina taldeen kontzertuak.

Gaur hasiko dira ofizialki festak, 19:00etan egingo diote-eta ongietorria Mantangorriri. Hona hemen gaurko, biharko eta etziko egitaraua: 

Ekainak 5, ostirala, Gazte Eguna

  • 15:00. Kafea eta auzolana.
  • 18:45. Elkarretaratzea Palestinari elkartasuna adierazteko.
  • 19:00. Mantangorriren ongietorria, Jose Antonio Agirre plazan.
  • 19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzen emanaldia.
  • 23:00. Kontzertuak karpan: Istilu, Verrater eta Laket.
  • Gainera, herriko DJak txosnan: Traka eta matraka, Enesound eta Meritron.

Ekainak 6, zapatua Auzo Eguna

  • 10:30. Xake txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 12:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • Ondoren, bingoa.
  • 18:00. III. Trikifree trikiti emanaldia.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Erraldoiekin eta buruhandiekin kalejira, eta Hamarru elektrotxaranga.
  • 20:00. Parrillada.
  • 22:00. Kontzertuak, Lukiek eta Ezpalak taldeen eskutik.
  • Ondoren, Tintz DJa karpan, eta herriko DJak txosnan: House one, Larre, Oier eta Erlo.

Ekainak 7, igandea Resaka Eguna

  • 11:00. Artisau azoka.
  • 11:30. Dantzari txikien emanaldia.
  • 16:00. Zezena Jose Antonio Agirre plazan.
  • 18:00. Herri kirol jaialdia.
  • 19:45. Boletoen zozketa. 
  • 20:00. Mantangorriren agur ekitaldia.

(Argazkiak: Aitziber Arzallus eta XJ Auzolanean)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide