Urola Erdiko ikastetxeek zientziari eta teknologiari eskainitako azoka egingo dute ostegunean

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 8a

Zimat azoka, artxiboko irudi batean.

Bailarako bost ikastetxek Zimat Urola Erdian azoka egingo dute Azpeitian, eta ikasturtean zehar zientzia zein teknologia alorretan landu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte. 

Bailarako bost ikastetxek Zimat Urola Erdian azoka egingo dute datorren ostegunean Azpeitian, eta zientzia zein teknologia alorretan ikasleek landu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte egitasmoan. Plazan elkartuko dira ikasleak 11:00etatik 13:00etara bitartean, baina eguraldi txarra egiten badu, Azoka Plazara lekualdatuko dira. 

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren esanetan, Zimat Urola Erdian proiektuaren helburua da ikasleengan zientziara, teknologiarako zein ikerketarako zaletasuna piztea, eta hain zuzen, ikasleak ikasgai horietako proiektuen gidaritzan esperimentatu nahi izan dituzte. 

Aurtengo edizioa amaitzeko antolatu dute azoka, ikasleek beren lanak aurkez ditzaten. 11:00etan zabalduko da azoka, eta udal ordezkariek agurra egin ostean hasiko dira ikasle taldeak beren proiektuak jendaurrera eramaten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide