Finala urrunago, Andoainen galduta

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 8a

Azpeitiko palistak. (Utzitakoa)

Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdietako joanekoa jokatu dute Azpeitiko palistek Andoainen. Larruzko paletan, hamar tantogatik galdu zuten Azpeitiko palistek, eta pala motzean, hemezortzi tantogatik. Zapatuan jokatuko dute itzulerakoa. 

Azpeitiko palistek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdien joaneko partidak jokatu zituzten atzo, igandea, Andoainen, eta jokatutako bi partidak galdu zituzten. Larruzko paletan, Oier Alkorta-Asier Egiguren Bikutze bikoteak 35-25 galdu zuen, eta pala motzean, Eneko Martija-Mikel Sanchez bikoteak, 40-22.

Datorren larunbatean jokatuko dituzte itzulerako partidak Betharram pilotalekuan. Bi lehiak irabazteaz gain, beraiek egindakoak baino gutxiago egiten utzi beharko diete Ilunpekoek Andoaingoei. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide