Joan den ostiralean, ekainaren 5ean, izan zen, eta egun horri lotuta, asteburu "berezia" izan dute Azpeitiko Ekoetxean. Gainera, ekintzak ura oinarri hartuta egin dituzte Larunbatean, ipuin kontaketa izan zuten aurrena Manex Beristain ipuin kontalariarekin. Segidan, Urola ibaiaren ingurua garbitzen jardun zuten hainbat zaku betez.
Igandean beste bi ekintza egin zituzten Ekoetxean. Aurrena, glizerinazko xaboi naturalen ikastaroa egin zuten. Jarraian, Aztertu programa egin zuten atarian, eta uraren osasuna nola neurtu ikasi zuten ekintzan parte hartu zutenek.