Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, Munstroak sortzen direnean izeneko dokumentala eskaini zuten atzo, 21:00etan, Soreasu antzokian. Aurretik, mugimendu sozialistako Amets Criadok dokumentala aurkeztu zuen.
Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen eta horren kontrako borroka kontatzen ditu ikus-entzunezkoak. Diario Socialista hedabideak ekoitzitako dokumentala da, eta nazioarteko militante eta ekintzaile antifaxisten zein kazetarien elkarrizketak ditu jasota.
