'Deiadarra, Pirinioetako erresistentzia' liburua aurkeztuko dute Basazabalen

Iraia Oteiza

'Deiadarra, Pirinioetako erresistentzia' liburuaren ilustrazio bat.

Euskal Herriko historiaren gertaera nagusiak biltzen ditu Aritz Ibarra ilustratzailearen lanak. Liburuaren aurkezpena arratsaldean izango da, 19:00etan, Basazabalen. Liburuaren egileak parte hartuko du aurkezpenean. 

Aritz Ibarra ilustratzaileak Deiadarra, Pirinioetako erresistentzia liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Basazabal jauregian. Doako saioa izango da, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera. 

Euskal Herriko historiaren gertaera nagusiak biltzen ditu Ibarraren lanak, erromatarren garaitik Nafarroako Erresumaren independentzia galtzeraino (1620). Liburua ontzeko hiru urte eta erdiko dokumentazio lana egin behar izan zuen egileak, historia menderatu nahi izan zuten inperio handiei aurre egin zien kronika behar bezala osatu ahal izateko. 

Urolakoen Napar Zuzterrak eta Nabarralde taldeek antolatutako saioa da, eta Ibarrak berak parte hartuko du aurkezpenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide