Orkatz kultur elkarteak 33. urte beteko ditu aurten, eta bihar ekingo diete urteurrena ospatzeko prestatu dituzten ekitaldiei, pintxo pote bereziarekin eta Iruzta taldearen kontzertuarekin. Ostiralean Stepi Selektah DJak saioa eskainiko du eta larunbata izango da ospakizunen egun handia.
Honakoa da Orkatz kultur elkartearen 33. urtemugako egitaraua:
Bihar, osteguna.
- 19:00. Pintxo pote berezia, urdaiazpiko moztailearekin.
- 19:30. Iruzta taldea.
Etzi, ostirala.
- 22:30. Stepi Selektah DJa.
Ekainak 13, larunbata.
- 14:30. Bazkaria. 15 euro langileentzat eta 10 euro ikasle eta langabetuentzat.
- 22:00. Kontzertua: Uda.
- 00:00. DJ kolektiboa, ordu alaia.