Azken egunotan herritar bat baino gehiago ohartuko ziren Burdinbidearen Euskal Museoan mugimendua dabilela, baita haren ondoko errepidean tarteka txandakako pasoa ematen ari direla ere. Filmaketa bat egiten ari dira museo horretan, eta horixe da ezohiko mugimendu horren arrazoia: hain zuzen ere, El mundo es nuestro filma grabatzen ari dira.
El mundo es nuestro filmaren lehen atala 2012an estreinatu zuten, eta orain grabatzen ari direna lan horren bigarren atala da. Alfonso Sanchezek zuzendutako lana da, eta hura da filmeko protagonista ere. Mundo Ficcion ekoiztetxea ari da filma ekoizten, eta filmaren atal gehienak Andaluzian (Espainia) grabatuko badituzte ere, zenbait atalek Azpeitian izango dute kokalekua.