Uztailean emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Udako oporren atarian, zazpi ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, alegia–; eta horietatik sei saio euskaraz eskainiko dituzte.
Hauek dira datorren hilean Azpeitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren sei ikastaroak:
- Gaitasun digitalak smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako
- Hamar ordu.
- Uztailaren 6tik 10ra bitartean, 09:00etatik 11:00etara.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Uztailaren 13an eta 14an, 09:00etatik 11:00etara.
- Google maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
- Lau ordu.
- Uztailaren 1ean eta 2an, 09:00etatik 11:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin
- Bi ordu.
- Uztailaren 3an, 09:00etatik 11:00etara.
- Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago
- Lau ordu.
- Uztailaren 15ean eta 17an, 09:00etatik 11:00etara.
- Facebook zure smartphonean
- Sei ordu.
- Uztailaren 27tik 29ra, 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.