Peiremans taldeak Azpeitian joko du abenduaren 11n

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 10a

Peiremans taldea. (Bonberenea)

2005ean sortu zuten taldea Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Haritz Beristainek eta Marino Goñik. Bigarren etenaldiaren ondoren bezpiztuta, abenduan Halley tour bira egingo du taldeak. Bira horren barruan joko dute kontzertua Sanagustin kulturgunean. Bihar, osteguna, jarriko dituzte kontzertuetarako sarrerak saltzen.

Hamar urteko etenaren ondoren, Peiremans+ taldea berpiztuko dute, eta abendurako Halley Tour bira iragarri dute zazpi kontzerturekin; bigarrena izango da Azpeitian. Izan ere, abenduaren 11n joko taldeak Sanagustin kulturgunean. Birako kontzertuetarako sarrerak bihar, osteguna, 11:00etan jarriko dituzte saltzen musikaze.net/peiremans webgunean eta Azpeitiko Sanagustineko kontzertukoak Kulturaz.eus-en.

Azpeitiaz gain, Miarritzeko Atabalen (Lapurdi) (abenduaren 4an), Gasteizko Jimmy Jazzen (17an), Iruñeko Zentralen (23an), Donostiako Dabadaban (26an eta 27an) eta Bilboko Kafe Antzokian (29an) joko dute. 

Peiremans+ taldea 2005. urtean sortu zuten Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Imanol Ubedak (Bide Ertzean), Haritz Beristainek (Kashbad) eta Marino Goñik (Balerdi Balerdi). Peiremans+ izeneko bost kantako diskoa kaleratu zuten urte hartan eta zuzenean hainbat kontzertu jo zituzten. Gero, ordea, etenaldia egin zuen taldeak, eta hamar urte barru berriro elkartu ziren, 2015ean. Beste disko labur bat atera zuten ordukoan ere, Bigarren saria. Atzera berriz, zuzeneko batzuk jo eta gelditu egin zen taldea, orain arte. Hain justu, sare sozialetan iragarri dute aurtengo abenduan Halley Tour bira egingo dutela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide