Azpeitiko Eskola Kirolekoek Eusko Legebiltzarreko ordezkarien bisita izan dute

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 10a

Eusko Legebiltzarreko ordezkariak eta Azpeitiko Eskola Kirol Elkarteko ordezkariak, atzo, Basazabal jauregian. (Eusko Legebiltzarra)

Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeko kideek Azpeitiko Eskola Kirolak izandako ibilbidea eta gaur egungo antolaketa ezagutu nahi izan ditu. Eskola Kiroleko ordezkariekin bildu dira batzordekideak, eta egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken inguruan hitz egin dute.

Azpeitiko Eskola Kirolaren ordezkariek Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeko kide Irune Zuloaga, Ima Garrastatxu, Rebeka Ubera, Josu Aztiria eta Itsaso Asensioren  bisita jaso zuten atzo Basazabal jauregian. Eredu egokiak diren esperientziak ezagutzeko bisiten barruan egin zuten atzoko bilkura Legebiltzarreko ordezkariek, Azpeitiko Eskola Kiroleko ordezkariekin.

Herrian Eskola Kirolak izandako ibilbideaz gainera, gaur egungo antolaketa ereduaren berri eman zien legebiltzarkideei atzoko bilkuran, eta etorkizuneko erronken inguruan ere hitz egin zuten.

Izen ematea irekita

Azpeitiko Eskola Kirol Elkarteak gogorarazi du 2026-2027 ikasturteko izen ematea bukatuta egon arren, bateren batek izena ematea nahiko balu, oraindik ere aukera izango lukeela, eta hori lehenbailehen egitea komeni dela, "antolaketa egokia ahalbidetzeko". Eskola Kirolean izena emateko lotura honakoa da, bertan eman daiteke izena eta datorren ikasturterako programazioa ere ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide