Gaurtik hasi eta irailaren 1era bitartean, udako ordutegia izango du udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ); beraz, goizez, 07:30etik 14:30era egongo da zabalik. Irailaren 1ean itzuliko da HAZ ohiko ordutegira.
Ordutegi horretatik kanpo, izapideak udal igerilekuaren eraikinean dagoen izapide elektronikoak egiteko makinaren bidez ere egin ahalko dira zenbait eskaera edota tramite.