Gaztetxoen antzerki tailerrekoen emanaldia izango da igandean

Nerea Uranga

Iazko gaztetxoen antzerki taldekoen emanaldia Soreasun. (Kulturaz)

Kulturazek antolatutako gaztetxoen antzerki tailerrekoek hiru antzezlan estreinatuko dituzte igandean, ekainaren 14an, Soreasu antzokian. 11:00etan hasita Harria lana egingo dute, eta 12:15etik aurrera, Bum! eta Supers.

Gaztetxoen antzerki tailerrekoek ikasturte bukaerako emanaldia egingo dute igandean, ekainaren 14an, Soreasu antzokian. Hiru antzezlan estreinatuko dituzte jendaurrean: 11:00etan hasita Harria egingo dute, eta 12:15etik aurrera, Bum! eta Supers antzezlanak.

Kulturaz kultur kooperatibak antolatutako gaztetxoen antzerki tailerrean 8 urtetik 18 urtera artekoek parte hartzen dute, eta Dinamoa sormen gunean izaten dituzte antzerki saioak, Alaitz Olaizola eta Xanti Agirrezabala antzerki irakasle direla.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide