Udako ISB Topaketak jokatuko dituzte asteburuan Azpeitian eta Azkoitian, Iraurgi saskibaloi klubak antolatuta. 2015etik 2017ra artean jaiotako 400 neska-mutilek parte hartuko dute. Jokalari horiek honako saskibaloi elkarteetakoak izango dira: ISB, Easo, Ordizia, Zarautz, Bera Bera eta Tabirako.
Bihar goizez eta arratsaldez eta igandean jokatuko dituzte partidak Azpeitiko kiroldegian eta Izarraizpe ikastola publikoan nahiz Azkoitiko Azkoitia BHIn. Larunbatean 09:00etatik 13:00etara eta 15:15etik 18:15era artean jokatuko dituzte neurketak, eta igandean izango dira Topaketako finalerdiak eta finalak.