Ikasturtean ikasitakoak, oholtzara

Mailo Oiarzabal

Atzo eskaini zuten ikasturte bukaerako jaialdia, Sanagustin kulturgunean. Askotariko euskal dantzak egin zituzten ikasleek, dozenaka lagunen aurrean.

Itsasi euskal kultur taldeko ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoak Sanagustin kulturguneko oholtzan erakutsi zituzten atzo. Jantzi dotoreak soinean, emanaldi koloretsu eta alaia eskaini zuten, begira zituzten dozenaka familiartekoren txalo zaparrada artean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide