Udaberrian Musika zikloan piano doinuak izan dira protagonista Basazabalen

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 12a

Juan Antxieta musika eskolako sei piano ikaslek eskaini dute Udaberrian Musika zikloko bigarren kontzertua. Zikloko hirugarren eta azken saioa ere Basazabalen izango da, hilaren 18an, 19:30ean hasita. Soka instrumentuen kontzertua izango da azken hori.

Udaberrian Musika zikloko bigarren saioa izan zen atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Piano kontzertua izan zen atzokoa, Juan Antxieta musika eskolako sei piano jotzailek parte hartuta.

Zikloaren barruan hiru kontzertu antolatu ditu Azpeitiko musika eskolak, udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 28an izan zen aurreneko kontzertua, Banda Gazteak Perez Arregi plazan eskaini zuena. Zikloko hirugarrena eta azken emanaldia ekainaren 18an izango da, 19:30ean, Basazabal jauregian. Soka instrumentuekin eskainiko dute datorren osteguneko kontzertua.

Musika eskolako ikasgela barruan lantzen eta ikasten dutena erakusteko antolatu ohi ditu Juan Antxieta eskolak jendaurreko saioak, eta horietako bat da Udaberrian Musika zikloa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide