Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak gaur banatu ditu Bi Minutu literatur lehiaketaren sariak, eta aurtengoan, Ane Gurrutxagak jaso du aurreneko saria, Bizia eta hila lanarekin. 500 euroko diru saria eskuratu du azpeitiarrak lehiaketa irabazteagatik, eta bigarren saria Ihintza Elustondok lortu du, Noiz da udaberria lanari esker. Hark 250 euro poltsikoratu ditu. Bestalde, hirugarren saria eskuratu du Mirentxu Larrañaga Sueskunek, Kilin-kulunka lanengatik.
Horrez gain, saridunen zein aipamen berezia jaso dutenen lan guztiak hurrengo urteko Azkoitiko Geure Gelatik azokan irakurriko dituzte.