Palestina gogoan eta gerra inperialisten kontra elkartuta

Mailo Oiarzabal 2026ko ekainaren 13a

Hamarnaka herritarrek bat egin zuten atzo Sanjuandegiko biribilgunean, Elkar-ekinen hileroko deialdiari erantzunez. Palestinarekin elkartasuna. Gerra inperialistarik ez leloarekin egin zuten elkarretaratzea.

Hamarnaka herritar elkartu ziren atzo arratsaldean ere Sanjuandegiko biribilgunearen erdian, Elkar-ekinen hileroko deialdiari erantzunez.

Palestinako banderak zein Palestinarekin elkartasuna edo Israeli boikota leloak idatzita zituzten karteltxoak eskuetan hartuta, "isilean igarotzen" ari den Palestinako krisi humanitarioa ez ahazteko zein krisi hori eragiten ari den Israelgo estatuaren jarduna salatzeko elkartu ziren herritarrak, Libanoren eta Iranen aurkako erasoak ere gogoan. Hain zuzen ere, Palestinarekin elkartasuna. Gerra inperialistarik ez leloarekin egin zuten atzoko elkarretaratzea.

(Argazkiak: Elkar-ekin)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide