Azken txanpan sartu dira Elizkaleko korputzak

Mailo Oiarzabal 2026ko ekainaren 13a

Juan Antxietako trikitilariak eta Kantu Jirakoak ibili ziren atzo kalejiran. Gaur eguerdian, berriz, Itsasiko dantzari txikien txanda izan da. Gauean agurtuko dituzte festak, afariarekin eta erromeriarekin.

Herenegun arratsaldetik, Elizkaleko festek musikaz eta jai giroz jantzi dituzte, kalea bera ez ezik, alboko Plaza Txikia eta eliz ataria ere.

Atzo arratsaldean, Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien kalejirarekin eta buruhandiekin hasi zuten arratsaldea Elizkalean, eta Kantu Jirakoek hartu zieten lekukoa gero gaztetxoei, iluntzeko Porru DJaren saioaren aurretik. Gaur, berriz, Itsasiko dantzari txikien emanaldiarekin ekin diote jaietako azken egunari. Eliz atarian, kale erdian zein Plaza Txikian eskaini dituzte dantzak Itsasiko gaztetxoek, beroari aurre eginez. Bukaeran, mokaduaz eta edari freskoez gozatzeko aukera ere izan dute.

Iluntzean, Main tabernan afaltzeko elkartuta, Imuntzo eta Aintzane trikitilarien erromeriarekin eta ohiko zozketak eginda agurtuko dituzte korputzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide