Odol Emaileen Nazioarteko Eguna, Azpeitian ere bai

Mailo Oiarzabal 2026ko ekainaren 14a

Odol emaileen ikurra udaletxeko balkoian, gaur. (Azpeitiko odol emaileak)

Azpeitiko ordezkaritzakoek informazio mahaia jarri dute eguerdian Sanagustinpean. Udalak ere bat egin du gaurko egunarekin, udaletxean odol emaileen ikurra jarrita eta Azoka Plaza gorriz argiztatuta.

Gaur, ekainaren 14a, da Odol Emaileen Nazioarteko Eguna, eta aurten ere izan du oihartzuna egun horrek Azpeitian.

Izan ere, odol emaileen Azpeitiko ordezkaritzakoek informazio mahaia jarri dute eguerdian Sanagustinpean, herritarrak odola ematearen garrantziaz kontzientziatzeko, odola ematera animatzeko eta elkartekoek egiten duten lanaren berri emateko.

Azpeitiko Udalak ere bat egin du gaurko egunarekin, udaletxean odol emaileen ikurra jarrita eta Azoka Plaza gorriz argiztatuta.

Odol emaileen ordekzaritzako kideak Sanagustinpean jarri duten mahaian. (Azpeitiko odol emaileak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide