Bitoriano Gandiagaren lana aztertuko dute Apoa taldeko kideek etzi

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 15a

Bitoriano Gandiaga.

Dinamoa sormen gunean elkartuko dira, 19:00etan, eta idazlearen lana izango dute aztergai eta hizpide.

Apoa irakurle taldeak hileko hitzordua izango du etzi, asteazkena, 19:00etan, Dinamoa sormen gunean. Bitoriano Gandiaga idazlearen lana irakurri eta aztertuko dute poesia irakurle taldeko kideek.

Gandiaga (Mendata, 1928-Arantzazu, 2001) fraide frantziskotarra izan zen, eta Arantzazun eman zuen bizitza, hango ikastetxean plastika eta euskara irakasten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide