Bero izugarria eginagatik, atzo jokatu zituzten Tolosaldeko T3T eta T2T probak, eta hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten bi lasterketetan. Gainera, Eneritz Aramendi izan zen nagusi maratoi distantziako proban. Hain zuzen ere, 42,8 kilometroko ibilbidea osatzeko 5 ordu, 24 minutu eta 51 segundo behar izan zituen azpeitiarrak. Lehen aldiz parte hartu zuten proban Aramendik, eta harentzat izan zen aurtengo edizioko txapela.
Tolosaldeko Atariaren webgunean daude ikusgai atzoko probetako argazkiak, baita kronikak ere.