Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK proben antolatzaileek jakinarazi dute mendi lasterketen datorren urteko data: maiatzaren 8an, larunbatez, izango dira bi probak.
Proba luzearen seigarren edizioa egingo dute egun horretan, eta ohi bezala, 65 kilometroko eta 3.700 metroko desnibelari egin beharko diote aurre partaideek.
Halaber, proba laburra ere egingo dute maiatzaren 8an, 26 kilometro eta 1.400 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa. Domusa Teknik 15 MLK lasterketa laugarrenez egingo dute 2026an.
Datorren urteko mendi lasterketen hitzordua jakinaraztearekin batera, aurten maiatzaren 9an jokatutako Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK proben inguruan egindako bideo-dokumentala egin dute publiko; Herritik herriarentzat lelo hartuta egin dituzte aurtengo bi probak.